XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testaren lehen zatian haurrek eman duten erantzuna jaso eta grafikoki deskribatzeko garaian, ardatz horizontaleko marra bakoitza haur bati dagokio eta ardatz bertikalean markatzen dugu haurrak kondairan laminari eman dion ordenu-zenbakia.

Lamina bakoitzarentzat grafiko bi eginen ditugu: lehenengoan nesken eta mutilen erantzunak aurrez-aurre jarriko ditugu eta bigarrengoan gauza bera eginen dugu anorexiko eta normalekin.

Lamina bat haur batek bere kondairan sartu ez duenean ardatz horizontalaren gainean, negatiboei dagokien aldean, kontabilizatuko (zenbatuko) dugu.

Testaren bigarren zatian haurrek ematen duten erantzuna modu berean deskribatuko dugu, hemen ere lamina bakoitzari grafiko bi eskaintzen zaiolarik: neska / mutilei dagokiena eta anorexiko / normalei dagokiena.

Laminari haurrak eman dion erantzuna zenbakiz adieraziko da, gustatu zaizkion laminak ardatz horizontalaren alde positiboan kokatzen direlarik eta alde negatiboan, gustatu ez zaizkionak.

Ardatz bertikalean emango zaion zenbakia P.I.etan haurrak egin duen sailkapenari dagokiona izanen da.

Honela, beraz, bai kondaira zatian, bai P.I. zatian, haurrak eman duen erantzuna gurutzeño batez adieraziko da.

Gurutzeño horrek koordenadatan duen posizioak adieraziko digu erantzun hori gure zerrendako zein haurri dagokion eta haur horrek lamina hori zenbatgarren postuan kokatu duen.

Kondairaren zatian, lamina baztertu egin badu haur batek, baztertua izan dela bakarrik adierazten dugu, baztertuen ordenaketarik ez bait zaio haurrari eskatzen.